Aurrekariak

50. hamarkadan Pozas kalea garraio enpresaz josita zegoen. Ostalaritzari dagokionez, “Mugikés”, “Abadiano”, ”Pujana” eta “Gorospe” antzinako tabernak soilik zeuden. Apurka-apurka, ingeniaritza eskolako ikasleen etorrerakin batera, gure kalean taberna giroa indartzen joan zen.

80. Hamarkada

1980 urteko udan Joseba eta Zuto Landa anaiak Ziripot taberna sortu zuten. Hasieratik jendea toki berezia zela ikusi zuen, ekimen kultural ezberdinak bultzatuz eta gizartean sortzen ari ziren aldaketa sozial eta politikoetan parte hartuz, gure taberna Bilbotarren bihotzean lekua hartu zuen.

90. Hamarkada

Guggenheim museoa, Euskalduna jauregia, Zubizuri zubia eta metro berriaren inaugurazioarekin batera Bilboren izaera aldatzen hasi zen. Gure tabernan ere, urte guzti hauetan hainbat apainketa eta hobekuntza egin ditugu, gizartean gauzatzen diren aldaketa guzti hauekin batera aurrera eginez. Horrela, tabernaren itxura guztiz eraldatu dugu, beti ere jatorrizko ideiak errespetatuz.

XXI. Mendea

Azken urteotan gure hiria nazioarte mailan ezaguna egin den heinean, Ziripot taberna ostalaritzan erreferentea bilakatu da. Beñat eta Kerman, tabernaren etorkizuna izango dira; hurrengo hogeita hamar urteetako erronkei erantzuteko prest dagoen lantalde gaztea osatzen dute.