1980. urtean Imanol Gomez eta Hirune Zorrozaren ezinbesteko laguntzari esker Joseba eta Zuto Landa anaiak Ziripot proiektua martxan jarri zuten. Ordutik hona, lagun ugari haien esfortzu eta kemena jarri dute taberna aurrera egiteko.
Juanan Padilla, Mikel Gonzalez, Agustín Narvaiza, Mikel Arrola eta beste askok gogoan ditugu. Gaur egun Kerman Zorroza eta Beñat Landa enpresaren arduradun nagusiak dira.